Sifili
Wikipedia(e)tik
Sifilia gaixotasun infekziosoa da, zehazki venerearra, sexuaren bidez kutsatzen dena alegia. "Frantseseria" izena ere hartu du historikoki. Garai zaharretan oso gaitz zabaldua izan zen, eta horren aztarnak literaturan ugari gelditu dira. Gaur egun, herrialde garatuetan intzidentzia txikia dauka.
Eduki-taula |
[aldatu] Eragilea
Treponema pallidum izeneko bakteria gram-negatiboak eragiten du.
[aldatu] Faseak
[aldatu] Lehenengoa
Sifili primarioa da. Inkubazioa batez beste 21 egun inguru luzatzen da. Agertzen den lehenengo zauria txankroa da, ultzera modukoa, zakil, alu edo ondestean azaltzen dena.
[aldatu] Bigarrena
Sifili sekundarioa da. 2 hilabete geroxeago, gutxi gora-behera, hurrengo zauria agertzen da: Lesio gorriak enborrean eta gorputz-adarretan ikusten dira. Ezaugarria berezia dauka batzuetan: esku ahurretan eta oinzoletan. Condylomata lata hartzen dute izena lesio horiek.
Sukarra, pisu galera eta gongoil handituak ere ikusi daitezke.
[aldatu] Hirugarrena
Sifili tertziarioa da. "Gumma" izeneko lesioak agertzen dira azalean edo hezurretan.
Fase honetan ere konplikazioak gertatu daitezke bihotzean edo nerbio-sisteman.
[aldatu] Diagnostikoa
- Anamnesia.
- Miaketa fisikoa.
- RPR (proba) eta VDRL laborategi-probak.
[aldatu] Tratamendua
- Penizilina.
- Tetraziklinak.