Winston Churchill
Wikipedia(e)tik
Winston Churchill britaniar politikaria, 1874ko azaroaren 30ean jaioa Blenheim Palacen eta Londresen, 1965ko urtarrilaren 24ean hila.
Sir Winston Leonard Spencer Churchill Lord Randolph Churchil, Marlborougheko zazpigarren kondea eta Jennie Jerome estatubatuarraren semea zian zen. Abenturazko nobela batzu idatzi eta kalifikazio akademiko eskas batzuen ondoren, politikan jardun zuen. Lehen Mundu Gerratean almirantegoaren Lord izan zen, non hainbat lardaskeriaren erantzule izan zen.
1940an, Bigarren Mundu Gerran, Erresuma Batuko Lehen Ministro izendatua izan zen, aurrekoak, Neville Chamberlainek, politika bakezalearen porrotagatik dimititu ostean. Churchillen diskurtso indartsuek herri britaniarri adorea eman zioten Londresen kontrako Alemaniaren bonbardaketen egunetan. Gerra amaitu ostean, herri britaniarrak bizkarra eman zion eta 1945ean hauteskundeak galdu zituen Clement Attleeren aurka.
1953an Churchillek Literaturako Nobel saria irabazi zuen gerra garaiko bere memoriengatik. Berak sortu zuen "burdinazko harresi" terminoa, Europa komunista eta kapitalistaren arteko banantzea irudikatzeko.