Indoeuropar hizkuntzak
Wikipedia(e)tik
Indoeuropar hizkuntzak familia-hizkuntza bat da, ehundaka hizkuntza eta dialekto ezberdinek osatua. Haien artean Europako hizkuntza hedatuenak nahiz Indiako eta Irango lautadako franko ere badaude: hindia, gaztelania, ingelesa, italiera, portugesa, benagaliera, errusiera, frantsesa, alemaniera eta punjabiera besteak beste. Indoeuropear familia hiztun gehien duen hizkuntza-familia da, 3 mila miloi hiztun baititu. Sino-Tibetar familia bigarrena da. Indoeuropearren barrenean, Indo-Iraniar adarrak dauka hiztun gehien.
[aldatu] Sailkapena
Indoeuropar familiak dituen azpitaldeak honako hauek dira (aurkitutako lehen arrasto idatzien arabera):
- Anatoliar hizkuntzak, K. a. XVIII. mendekoak dira lehen aztarnak ; desagerturik, hitita herriak zeukan hizkuntza zen nabarmenena.
- Indo-Iraniar hizkuntzak, Proto-Indo-Iraniar hizkuntzatik eratorriak.
- Indo-Ariar hizkuntzak, Sanskrito barne, K. a. II milurtekotik idatzia.
- Iraniar hizkuntzak: persiera, kurduera, avestiera K.a. 1000 ingurukoa, eta antzinako pertsiera K. a. 520tik aurrera.
- Dardiar hizkuntzak
- Nuristaniar hizkuntzak
- Greziera, lehen erregistro bakanak mizenaseran K. a. XIV. mendean; Homeroren lehen idatziak K. a. VIII. mendekoak dira.
- Italiako hizkuntzak, Latina eta honen ondorengoak, hizkuntza erromantzeak barne, K. a. VII. mendekoak dira lehen aztarnak.
- Hizkuntza zeltak, Galiako zeltako lehen inskripzioak K. a. VI. mendekoak dira. Antzinako irlanderazko testu zaharrenak K. o. VI. mendekoak dira.
- Germaniar hizkuntzak aurreneko aztarnak K. o. II. mendean errunetan idatzitako inskripzioak dira, lehen testu koherenteak gotikozkoak dira, K. o. IV. mendekoak.
- Armeniera, V. mendekoa.
- Tokariar hizkuntzak, Tokariarren hizkuntza galduak, bi dialektotan banatuta, VI. mendetik aurkitua.
- Balto-eslaviar hizkuntzak
- Eslaviar hizkuntzak, lehen aztarnak IX. mendekoak, lehen testuak Antzinako Elizako Eslavonikoan.
- Baltiar hizkuntzak, lehen aztarnak XIV. mendekoak. Hain berandukoak izanagatik ere, Proto-Indo-Europearren ezaugarri zahar asko gordetzen dira haietan.
- Albaniera, lehen aztarnak XV. mendekoak.