Fidel Castro
Wikipedia(e)tik
Fidel Alejandro Castro Ruz (Biran, Mayari,Kuba, 1926ko abuztuaren 13a - ) Kubako agintari gorena da 1959ko urtarrilaren 1etik, Kubako iraultzako buruzagi baitzen Fulgencio Batista diktadorea agintetik bota zuenean. 1961ean, bera buru zuen gobernu iraultzaileak marxismoa ezarri zuen, Amerika osoko lehen gobernu sozialista sortuz. 1976 urtera arte lehen ministro kargua eduki zuen eta urte horretan Estatuko Kontseiluaren eta Ministro Kontseiluaren lehendakari izendatu zuten. Kubako Alderdi Komunistaren sorreratik, 1965an, lehen idazkari kargua du.
Fidel Castro pertsonaia berezia da, erabateko atxikimenduak edota gaitzespen indartsuak sortzen dituena. Bere jarraitzaileek bere garapen programa eta desberdintasun sozialen amaiera goraipatzen dituzte, irlako osasun, kirol eta hezkuntza mailak igo dituena; eta baita Estatu Batuak buruzagi duen nazioarteko politika ereduari eginiko oposizioa ere. Bere etsaiek komunismo sobietarraren erako alderdi bakarreko sistema kritikatzen dute, eta giza eskubideak urratzea leporatzen diote.
Bere adinaren gainetik, gobernuaren buruan jarraitzen du. Bera ordezkatzeko bere anaia Raul Castro omen da hautagai indartsuena.
[aldatu] Gaztaroa eta hastapena politikan
Biránen jaio zen, 1926.ean. Aita, Galizian jaioa zen, eta ikasketak Jesusen Konpainiaren barnetegi batean egin zituen bere anai-arrebekin.
Zuzenbide ikasketak egin zituen eta iraultzaileen talde batean sartu zen. Urte batzuk geroago, Partido Ortodoxo taldean sartu zen. Une hartan zegoen diktadorearen aurkako talde batean parte hartu zuen, Rafael Trujillo diktadorearen aurka.
Cayo Confite espedizioan parte hartzea izan zuen, Masferrer deituriko gizona Castroren aurrez aurre izanez, Castroren ideologiaren aurka zegoena. Militarki entrenatzen ari zirenean, istilu bat egon zen Castroren eta Masferreren artean ,eta bigarren honek zaplazteko ederra eman zion Fidel Castro-ri jende guztiaren aurrean. Masferrer 1975 urtean hil egin zen, bere autoak atentatu batean eztanda egitean.
1952. urtean Fulgencio Batistak AEBen laguntzarekin demokrazia ahaztu egin zuen Kuban aginte osoa lortzeko eta estatu-kolpea eman zuen.
[aldatu] Iraultza
Fidel Castrok Batista salatu zuen epailen aurrean, baina ez ziotenez garrantzirik eman, militarki erasoak egiten hasi egin zen. Baina ez zuen ezer lortu eta Batistak, Castro eta beste gerlariak atxilotu egin zituen. Castro 15 urteetara kondenatu zuten kartzelan. Baina azkenean askatu egin zuten Mexiko eta AEBen Amnistiaz baliatzen.
1956. urtean, Sierra Maestran, gerrillen arteko guda hasi egin zen bertan, Fidelek, Raul Castrok, eta Ernesto Che Guevarak, beste askoren artean borroka egin zuten.
Denborarekin, gero eta gehiago ziren Castroren alde zeudenak eta azkenean, urtarrilaren 1ean, Bastista Kubatik kanporatu egin zuten, komunismo gobernua finkatuz eta AEBekin zituzten harremanak hautsiz Blokeo Ekonomikoa sortuz.
[aldatu] Castro agintean
Gaur egun, Castro Venezuelako presidente Hugo Chavezekin ezin hobeto konpontzen da, eta kooperazio proiektu ugari sortu dituzte. Baina Kuba oso gainbehera dabil AEBekin batez ere Estatu Batuek Kubari egiten dioten Blokeo Ekonomikoagatik.
Azken zati hau egunotan jazotako gertakari bati buruzkoa da. Orrialde honetako informazioa edozein unetan aldatu daiteke beraz. |
Castroren osasuna nahiko ahula da gaur egun eta hiltzen bada, AEBek Kuban demokrazia ezartzeko irrika du gogoan.
2006ko abuztuaren 1ean, egin behar izan zioten ebakuntza baten ondorioz behin behinekoz bere anaia Rauli utzi zion Kubako gobernuaren gidaritza, 1965ean iraultza sozialistaren gidaritza eman ziotenetik lehen aldiz gertatu dena.