Abaltzisketa
Wikipedia(e)tik
Abaltzisketa |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Abaltzisketa | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Goierri |
||
Posta-kodea | 20269 | ||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera Eremua Biztanleria Dentsitatea |
370 m 11,18 km² 295 (2006) % 26,39 bizt/km² |
||
Sorrera | 1615 | ||
Herritarra | abaltzisketar | ||
Alkatea | Argitxu Zabala Zeberio | ||
http://abaltzisketa.nht-norwick.com | |||
Abaltzisketa Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean kokaturik dagoen herria da. 11,18 km² ditu eta 2006. urtean 295 biztanle. Donostia eta Tolosatik 39 eta 14 km-ra kokatzen da. Txindoki (1318 m.) mendiaren magalean aurkitzen den herria, Aralar mendikatean, itsaso gainetik 370 metrotara. Herrira Alegia eta Orendainetik igarotzen den errepide batetik edo Amezketa eta Zaldibiatik sartzen da.
Aralarko Parke Naturalaren parte da hegoaldea.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1379an, Abaltzisketako bizilagunak Tolosaren menpe geratzen dira eta jauntxoen eta herriaren foruen abantailaz gozatzen hasten dira. 1615ean jauntxoen arteko lehiak bukatuta zeudelarik, Abaltzisketak hiribildu izenburua lortzen du, Tolosaren bategintzearekin galdutako autonomia irabaziz. Ondoren, Abaltzisketak hiribilduen bilkuretan parte hartuko du Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza lortuz.
1983an udalerriak Abalcisqueta izena galdu eta ofizialki Abaltzisketa izendapena jaso zuen.
[aldatu] Ondarea
Abaltzisketako alde zaharra euskal mendialdeko nekazal herrien eredu ona da. Bertan udaletxea nabarmentzen da, San Juan Bautista elizaren ondoan kokatua. Eliza XVI. mendekoa da XIII. mendeko aurrekalde erromanikoa mantentzen duen arren. Kanpandorrea ere aipagarria da, 1493. urtean Abaltzisketan egindako kanpai ikusgarria daukalako.
Oso interesgarria da Nahera-Haundi baserria bisitatzea, euskal eraiketa zaharren eredua delako. Sasiain auzoan kokatzen da, non herrira iritsi baino lehenago dagoen desbideraketa bat hartuz iritsi daitekeen.
Udalerri honetan zalantzarik gabe ospe gehien daukana Larraitzeko paisaia da, baserri-auzo bat. Txindokiren mangalean aurkitzen den auzoan, ermita bat aurkitzen da, baserritar eta artzainen artean oso ospetsua den Ama Birjina daukana. Uda eta astebukaeretan oso ikuskatua da Larraitzen aurkitzen diren jatetxe eta askaltokiengatik. Izan ere, Larraitzetik hasten da Txindoki (1341 m), Ganbo (1451 m), Pardarri (1399 m) eta Gaztelu (899 m) mendien igoera.
[aldatu] Gizartea
Abaltzisketan, landako herria denez, XX. mendetik hona biztanleria %50ean jaitsi da, 1900ean zituen 550 biztanletik gaur egun dituen 295 biztanlera. Nahiz eta azken urte hauetan herritar gehiago aurkitzen ditugun, Abaltzisketa urrun geratzen da oraindik XIX. mendean zituen 800 bat biztanletik.
[aldatu] Ekonomia eta Gastronomia
65 nekazal eta abelzaintza esplotazio daude Abaltzisketan.
Abaltzisketako babarrunek ospe handia daukate Euskal Herri osoan.
[aldatu] Kirolak
Herri txikia denez ez dira kirol azpiegiturak aurkitzen, frontoi bat izan ezik. Kirol, ehiza, elkarte bakarra dago herrian, Larrunarri Elkartea.
Polipaso aizkolaria izan da Abaltzisketako kirolaririk ospetsuena.
Abaltzisketako festetan, honen eta Amezketa herrien arteko zaldi-lasterketak antolatzen dira.
[aldatu] Politika
Gaur egungo alkatea Argitxu Zabala Zeberio da Talde Saiatua izeneko abaltzisketar alderdikoa. 2005eko apirilean egindako bozkaketen arabera EAJ - EA koalizioa bozken %57,9arekin eta EHAK %32,9arekin izan ziren alderdi bozkatuenak.
[aldatu] Festak eta Ohiturak
- Erromeria bat antolatzen da Larraitzeko ermitara Pentekostes egunean.
- Maiatzaren 15ean San Isidro eguna ospatzen da hamaiketako herrikoiarekin.
- Ekainaren 24an San Juan Bautistaren festa ospatzen da eta bezperan soka-dantza dantzatzen da herriko plazan.
- Larraitzeko festak ekainaren 29an ospatzen dira.
- Azaroaren lehenengo egunean meza herrikoia ospatzen da Santa Cruz edo Txutxurrumendi ermitetan.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Migel Irazusta (1925-): Polipaso ezizenarekin ezaguna. Aizkolari ospetsua.
- Jose María Ibarbia Garmendia (1928-): apaiz, organojole eta koru-zuzendaria.
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |