Arrasate
Wikipedia(e)tik
Arrasate |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Arrasate/Mondragón | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Debagoiena |
||
Posta-kodea | 20500 | ||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera Eremua Biztanleria Dentsitatea |
223 m 34,20 km² 22.112 (2007) 652,4 bizt/km² |
||
Sorrera | 1260 | ||
Herritarra | arrasatearra mondragoetarra |
||
Alkatea | Ino Galparsoro (EAE-ANV) | ||
www.arrasate-mondragon.org | |||
Arrasate edo Mondragoe Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Debagoiena eskualdeko populatuena dena. Bertakoak arrasatearrak edo mondragoetarrak dira. Bergarako barruti judizialaren menpe dago.
Kooperatiben hiriburua da, bertan sortu zirelako euskal enpresa kooperatibo garrantzitsuenak: Euskadiko Kutxa, Eroski, Fagor, Mondragon Unibertsitatea (MU)... guztiak ere Mondragon Corporacion Cooperativa (MCC) taldearen partaide izanik. Herriko eta inguruko jende gehienak enpresa hauetan egiten du lan.
Honetaz gain, garrantzi handikoa izan da herrian Union Cerrajera XX. mendean zehar, herritar askoren lantoki zen eta sarrailak egiten zituen enpresa ezaguna. Izan ere, arrasatearrek "sarrailagile" ezizena hartzen dute.
Eduki-taula |
[aldatu] Izenaren inguruan
Udalerriaren izen ofiziala Arrasate edo Mondragon da gaur egun. Urteetan zehar atzera eginez gero, udalerriaren izenak biak direla erakusten du historiak, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Hala eta guztiz ere, Arrasate hartzen da euskarazko izentzat eta Mondragon gaztelerazkotzat; izan ere, hizkuntza bakoitzean erabilpen horixe egiten da orokorrean. Euskaraz, gainera, Mondragoe ere erabili ohi da.
Arresate edo Arrasate herrixka kokatuta zegoen lekuan 1260an sortu zuen herria Alfontso X.a Jakitunak. Honenbestez, sorrerako hiri-gutunean irakur daiteke hurrengo esaldia: por fabor que avemos de fazer bien e merced a todos los pobladores de la puebla que es en Leniz, que avie ante nombre Arressate, a que Nos ponemos nombre Montdragon.
Kondaira batek dioenez, Mondragon izena aspaldian herritarrak beldurtzen zituen Santa Barbara mendiko herensuge baten oinarritzen da. Eskualdeko olagizonek garaitu zuten dragoi hau, eta honenbestez jaso zuen izen hau herriak. Historiagileek diotenez, ordea, izena ez dago kondairan oinarrituta; beraien ustez, kondaira ondoren asmatutakoa da, izena arrazoitzeko, eta berau erregearen burutaldia baino ez zen izan.
Arrasate hitzaren etimologia ez dago argi, baina ate eta arras (arratsaldea, iluntzea) terminoak barne ditu; honenbestez, iluntzeko atea bezalako zerbait izan liteke bere esanahia.
Lehen mendeetan hiriaren izen ofizial bakarra Mondragon izan da, euskal hiztunek Mondrague edo Mondrau deitu izan dioten arren. Ezaguna zen hiria sortu aurretik herrixkaren izena Arrasate zena, baina izen hau erabiltzeko ohiturarik ez zegoen.
XX. mendearen bigarren erdian, eta Francisco Francoren heriotza eta demokraziaren itzulerarekin batez ere, euskararen sustapena indartzearekin batera, herrien euskarazko izenen erabilpena handituz joan zen poliki-poliki. Horien artean, Arrasate euskarazko izen ofizial bezala erabiltzea proposatu zuten, Mondragoe ordeztuz. Proposamen honek onarpen maila altua izan zuen, bai herritarren artean eta bai Euskal Herri osoan. Honenbestez, Euskaltzaindiak euskarazko izen ofizialtzat onartu zuen Arrasate. Gaur egun, Arrasate da euskaraz gehien erabiltzen dena, Mondrague edo Mondrau ere erabiltzen den arren.
Euskaltzaindiak bere 140. arauan azaldu bezalaxe, Arrasate da udalerriaren euskarazko izena. 2005. urtean arau hori onartu zen arte, Euskaltzaindiak ontzat ematen zuen Mondragoe izena berak argitaratutako hainbat izendegitan.
[aldatu] Geografia
Arrasate Gipuzkoako Debagoiena eskualdearen mendebaldean kokatuta dago, Araba eta Bizkaiarekin mugan. Udalatx (1.117 m) mendiaren magalean kokatuta dago, haren hegoaldean. Herria mendiz inguratuta dago, aurrekoaz gain Murugain (778 m) eta Kurtzetxiki (532 m) ere inguruan dituelarik. Mendi guzti horien artean, eta beste hainbat udalerrirekin batera Leintz bailara osatzen du.
Euskal Autonomia Erkidegoari erreparatuz, erdi-erdian dagoen herria da Arrasate, hiru lurraldeen lotura puntuan. Gertuen duen euskal hiriburua Gasteiz da, 39 kilometrora, eta ondoren Bilbo (48 km.), Donostia (78 km.) eta Iruñea (109 km.) daude. Herria Deba ibaiak bustitzen du, baina izen bera duen herritik datorren Aramaio ibaia ere Arrasatetik igarotzen da, herrian bertan aurrekoarekin bat egiten duelarik.
[aldatu] Auzoak
Arrasatek herrigunetik kanpo dauden bost auzo ditu:
Horrez gain, herrigunea bera beste hainbat auzotan banatuta dago:
[aldatu] Udalerri mugakideak
Arrasateko udal barrutiak hurrengo udalerriak ditu mugakide:
- Iparraldean: Elorrio (Bizkaia) eta Bergara.
- Ekialdean: Oñati.
- Hegoaldean: Aretxabaleta.
- Mendebaldean: Aramaio (Araba).
[aldatu] Historia laburra
- 1260: Maiatzaren 15ean Alfontso X Jakitunak hiri gutuna eman zion bertan zegoen Arrasate edo Arresate herrixkari, baita Mondragoe (Mondragon) izen berria ipini ere.
- 1353: Garagartza, Gesalibarko Santa Ageda, Udala eta Uribarri elizateak hiribilduan sartu ziren.
- 1448: Ekainaren 23an hiribilduari sua eman zioten, Guraiatarren (oinaztarrak) eta Baineztarren (ganboatarrak) arteko liskarrak zirela-eta.
- 1897: Antonio Canovas del Castillo Espainiako lehen ministroa Santa Agedako bainuetxean hil zuen Michele Angiolillo anarkista italiarrak.
- 1950eko hamarkada: Jose Maria Arizmendiarrietak sortutako kooperatibaren mugimenduaren hasiera, Fagor (orduan ULGOR izenez) eta Euskadiko Kutxaren (orduan Lankide Aurrezkia izenez) sorrerarekin batera.
- 1960-1970: Herriko biztanleriak izugarri egin zuen gora, kooperatibismoaren mugimenduak bultzatuta.
- 1966: Bedoñako auzoa Arrasateko udalerriaren parte izatera pasa zen.
[aldatu] Ekonomia
Arrasate Gipuzkoako gune industrial nagusia da, eta baita Euskal Herriko nagusienetakoa ere. Euskal kooperatibismoaren erdigunea da, XX. mendearen bigarren erdialdean kooperatiba ugariren sorreraren mugimenduari esker. Kooperatiba hauetako gehienak Mondragon Corporacion Cooperativa taldean barne daude, askok eta askok egoitza nagusia Arrasaten dutelarik.
Arrasaten 12.000 lanpostu inguru daude; honi esker, herriko biztanleei lana eskaintzeaz gain, inguruko herri eta eskualdeko pertsona askok bertan lan egiten dute.
- Lehen sektorea: Gaur egun oso txikia da Arrasaten lehen sektorea lanean dabilen jendearen portzentaia; herri aktiboaren %0,5a baino ez, 50 pertsona. 200 baserritik gora daude, baina bertako bizilagun gehienek beste lan bat dute nekazaritzaz gain.
- Bigarren sektorea: Herriaren sektore nagusia da bigarrena, aberastasunaren %62a eta lanaren %58a eskaintzen baitu. Esparru honetan garrantzi handienekoa metalurgia-industria da, sektore honen %79a hartzen duena. Fagor Elektrotresnak, Fagor Ederlan, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Fagor Elektronika eta Alecop dira enpresa nagusiak metalurgiari dagokionean; hauek herriko lanpostuen %50a osatzen baitute.
- Hirugarren sektorea:Aberastasunaren %37,5a eta lanaren %41a hartzen du. Euskadiko Kutxa, Lagun Aro eta Mondragon Unibertsitatea dira sektore honetan dauden enpresa nagusiak.
[aldatu] Administrazioa
2007 | Ino Galparsoro (EAE-ANV) |
2003 | Ignazio Lakuntza Anton (EAJ-EA) |
1999 | Xabier Zubizarreta Lasagabaster (EH) |
1997 | Jose Maria Loiti Agirre (EAJ)* |
1995 | Xabier Zubizarreta Lasagabaster (HB) |
1991 | Xabier Zubizarreta Lasagabaster (HB) |
1987 | Xabier Zubizarreta Lasagabaster (HB) |
1983 | Alvaro Arregi Otadui (EAJ) |
1979 | Jose Antonio Ardanza Garro (EAJ) |
(*) Xabier Zubizarretaren aurkako zentsura-mozioa zela-eta.
[aldatu] 2007ko udal hauteskundeak
2007ko maiatzaren 25ean udal hauteskundeak izan ziren. Egun hartan, 18.811 hautesle zeuden Arrasaten (%100), baina 7.520 abstenitu egin ziren (%39,46). Alderdien botoak horrela banatu ziren[1]:
alderdia | botoak | % | zinegotziak |
---|---|---|---|
EAE-ANV | 3.333 | 29,74 | 7 |
PSE-EE | 2.076 | 18,52 | 4 |
EAJ | 1.882 | 16,79 | 4 |
EB-Zutik | 1.452 | 12,95 | 3 |
EA | 930 | 8,30 | 1 |
PP | 788 | 7,03 | 1 |
Aralar | 623 | 5,56 | 1 |
Zuriak | 125 | 1,12 | |
Baliogabekoak | 82 | 0,73 | |
Abstentzioa | 7.520 | 39,46 |
[aldatu] Festa eta ospakizunak
- Ekainaren 24a, Sanjuanak: Herriko jai nagusiak dira Sanjuanak eta ekainaren 23tik 26ra bitartean ospatzen dira.
- Urriko lehen ostirala, Maritxu Kajoi: 1977. urteaz geroztik ospatzen den jaia da, txikiteroen jaia, alegia. Egun honetan dotore jantzita irteteko ohitura dago.
- Abenduaren 6an San Nikolas eguna ospatzen da. Goizean zehar haurrak kalez kale ibiltzen dira herrian zehar San Nikolas kantua abesten. Etxeetatik Bolo-Boloa botatzen zaie: gaztainak, intxaurrak, gozokiak, litxarreria, txanponak... Eguerdian udaletxeko balkoian boloa egiten dute.
- Abenduaren 22a, Santamasak: Santo Tomas feria ospatzen da egun honetan, baserriko produktuen salmenta eta erakusketa, artisautza lehiaketak eta erakusketak, herri kirolak eta beste zenbait ekintza nagusi direlarik.
- Auzoetako jaiak:
- Urtarrilaren 29a, Meatzerrekako San Balerio.
- Otsailaren 5a, Gesalibarren Santa Ageda.
- Maiatzaren 1a, San Andres.
- Maiatzaren 15a, Musakolan San Isidro.
- Uztailaren 18a, Santa Marina auzoan Santa Marina.
- Uztailaren 22a, Maalako Errebalan Maria Magdalena.
- Uztailaren 26a, Ferrerias kalean Santa Ana.
- Abuztuaren 3a, Udalan San Esteban.
- Abuztuaren 24a, Uribarrin San Bartolome.
- Irailaren 29a, Garagartzan San Migel.
- Abenduaren 10a, Bedoñan Santa Eulalia.
[aldatu] Ikustekoak
[aldatu] Eraikin nagusiak
Arrasate osatzen duten eraikinen artean, hurrengo hauek nabarmendu genitzake, duten garrantzia eta historiagatik:
- Joan Bataiatzailea deunaren parrokia
- Udaletxea
- Andikano-Loiola jauregia
- San Frantzisko komentua
- Monterron jauregia
- Bañez de Artazubiaga jauregia
- Okendo jauregia
- Aita Menni Ospitalea
- Union Cerrajerako sarrera eraikina
[aldatu] Parkeak
[aldatu] Arrasatear ezagunak
- Esteban Garibai (1533-1599), historiagile eta idazlea.
- Sebero Altube (1879-1963), musikari, filologo, filosofo eta idazlea.
- Iokin Zaitegi (1906-1979), idazlea.
- Juan Arana Ezpeleta "Loramendi" (1907-1933), olerkaria.
- Jose Maria Arizmendiarrieta (1915-1976), apaiza eta Mondragon Corporacion Cooperativa kooperatibaren sortzailea (Markinan jaioa).
- Joxe Aranzabal (1952-), kazetari, irakasle eta blogari ezaguna.
- Aitor Lopez Rekarte (1975-), Errealeko jokalaria 1990eko eta 2000ko hamarkadetan.
- Eneko Barberena (1983-) idazlea.
- Mikel Gonzalez (1985-), Errealeko jokalaria.
- Ignacio Kortabarria, Errealeko jokalaria 1970eko eta 1980ko hamarkadetan.
- Luis Maria Lopez Rekarte, Errealeko jokalaria 1980ko eta 1990eko hamarkadetan.
- Jorge Fernandez, saskibaloi jokalaria eta modeloa.
- RIP musika taldeko partaideak.
- Isaías Carrasco: PSE-EEko zinegotzi ohia, ETAk hila.
[aldatu] Biztanleriaren bilakaera
[aldatu] Zerbitzuak
Osasun-zerbitzu publikoei dagokionez, Debagoieneko Ospitaleak eskaintzen du eskualde osorako arreta medikoa eta Arrasaten kokatuta dago.
Gesalibarko (Santa Ageda) auzoan, bestela, Arrasateko Ospitale Psikiatrikoa dugu (Aita Mennikoa), buruko gaixotasun kronikoak dituzten pertsonendako antolatutakoa.
[aldatu] Kirolak
- Arrasateko Futbol Taldea
- Arrasate Eskubaloi Taldea
- Arrasate Saskibaloi Taldea
- Arrasate Rugby Taldea
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- Arrasateko Udalaren webgunea
- Arrasateko Euskalgintza
- Goiena.net atarian Arrasateko albisteak
- Mondraberri, Arrasateko Ataria
Arrasateko auzoak | ||
---|---|---|
Bedoña • Erdialdea • Garagartza • Gesalibar • Meatzerreka • Musakola • San Andres • Santa Marina • Udala • Uribarri |
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |