Idiazabal
Wikipedia(e)tik
Idiazabal |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Idiazabal | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Goierri |
||
Posta-kodea | 20.213 | ||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera Eremua Biztanleria Dentsitatea |
- m 11,37 km² 2.164 (2005) 73,43 bizt/km² |
||
Sorrera | 1615 | ||
Herritarra | idiazabaldar | ||
Alkatea | Antton Irizar Imaz (Eusko Alkartasuna) | ||
www.idiazabal.info | |||
Idiazabal Gipuzkoako udalerria da, Goierrin kokatua. Bertakoek Izal deritzote herriari.
Herriak izena ematen dio sukaldaritzan oso aintzat hartua den Idiazabalgo gaztari.
Eduki-taula |
[aldatu] Kokalekua, hedadura, irispideak
Gipuzkoako hegoaldean dago Idiazabal, Goierriko bailaran, eta 29,5 km2 lur hartzen ditu beraren mugapeak.
Donostiatik 45 kilometrora, N-1 errepideari jarraitu beharko dio Idiazabalera heldu nahi duenak. Herrira jotzeko, kilometro pare bat lehenago dagoen bidegurutzetik sartu behar da.
[aldatu] Ingurune naturala
[aldatu] Lurreko materialak eta erliebea
Aro Kretazikoaren erdi aldera itsaspean itxuratutako materialez daude osatuak ia erabat Idiazabalgo lurrak; orain dela 112 milioi urte hasi zen prozesua eta 22 milioi urte geroago bukatu. Higadura eragileek (haizeak, urak...) ordutik gaur egun arte higatu eta garraiatu dituzten materialak Oria eta Urtsuaranen ibar azaletan, behealdean, geratu dira jalkita.
[aldatu] Klima
43 graduko ipar latitudean egonik, Idiazabal bete-betean klima epelen eskualdean dago sartua. Itsasotik oso gertu (31 kilometro herri gunetik), Europako kontinentearen mendebaldean eta mendi artean dagoenez, klima atlantikoa da.
[aldatu] Landaredia
Beraz, klima atlantikoari dagokionez, neguan hostoa galtzen duten espezieek osatutako basoak dira nagusi. Arboladi horien azpian, era askotako sastraka eta belarkiak egon litezke, lurzoruaren, argitasunaren eta abarren arabera.
- Haltzadia (haltza...)
600-700 m arte
Eguteran, 600-700 m inguruan
- Ameztia (ametza, gorostia, elorri zuria...)
600-700 m-tik gora
- Pagadia (pagoa...)
Baso hauek kendu eta, beren ordez, beste espezie batzuk aldatu dira leku askotan. Beste batzuetan, ganaduarentzako larreak ugaltzeko, beste gabe, baso autoktonoak kendu egin dira; horrelakoetan, larre horiek abandonatu izan direnean, berezko basoa berretorri bitartean, ote, garo, txilar eta abarrez osatutako paisaia sortu ohi da.
[aldatu] Ekonomia
Industria (elikagai-industria, hegazti-hazkuntza, mekanika eta metalgintza), zerbitzuak (garraioak, ostalaritza), basogintza (pagoa, artea eta pinua) eta abeltzaintza dira jarduera nagusiak.
[aldatu] Artea
XIII. mendeko Done Mikel Goiangeruaren eliza erromaniko-gotikoa eta IX. mendeko Gurutzetako Andre Mariaren baseliza dira Idiazabalgo eraikin aipagarrienak, baita Maugia dorretxea ere.
[aldatu] Kanpo loturak
- Idiazabalgo udala
- Aldaize Idiazabalgo herri aldizkarie
- Idiazabalgo Gazta jatorrizko izendapenaren webgunea
- Idiazabalgo Gaztetxea
- Artzai-Gazta elkartea
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |