Zumaia
Wikipedia(e)tik
Zumaia |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Zumaia | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Urola Kosta |
||
Posta-kodea | 20750 | ||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera Eremua Biztanleria Dentsitatea |
- m 11,28 km² 8.744 (2005) 775,18 bizt/km² |
||
Sorrera | 1347 uztailaren 4 | ||
Herritarra | zumaiar | ||
Alkatea | Iñaki Agirrezabalaga Alkorta (Eusko Alkartasuna) | ||
www.zumaia.net | |||
Zumaia Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko udalerria da, itsasertzean kokaturik, Urola ibaia eta Narrondo auzoa amaitzen diren isurialdeetan. Iparraldean Kantauri itsasoarekin egiten du muga, hegoaldean aldiz, Aizarnazabal eta Zestoarekin. Ekialdean Getariko Askizu auzoa dugu, non mendixka batetik Zumaiaren sarrera eta Getaria ikusten diren. Mendebaldean, Itziar auzoa eta Debarekin egiten dugu topo.
Zumaiak 9.100 biztanle inguru ditu. Biztanle gehienak herriaren erdigunean bizi dira, nahiz eta kanpo aldean bizigune gehiago egon. Kanpo aldean aurkitzen direnetatik, Artadiko San Migel eta Oikia auzoak nabarmentzen dira biztanleriari dagokionez. San Migel mendixka batean dago, eta bertako elizatik Zumaiaren ikuspegi on batez goza dezakegu. Leku beretik eginda, baina oraingoan hegoalderantz begiratuta, Oikia auzoa dago, non San Bartolome eliza eta Kondekua etxea dauden. Baina hirugarren auzo bat ere badago Donostiatik Bilborako errepidean (N-634): Narrondo.
[aldatu] Administrazioa
Nahiz eta hauteskundeak Maria Eugenia Arrizabalagak (EAJ) irabazi, EA eta EAE-ANVren arteko aliantzak Iñaki Agirrezabalaga Alkortari (EA) eman zion alkatetza.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Juan Martínez de Mendaro (XV. mendea): 1475ean Gibraltarren itsas armada portugaldarrari irabazi zion militar eta marinel zumaiarra.
- Baltasar Etxabe (1540-1620): margolaria.
- Juan de Olazabal Bastida (XVII. mendea): Espainiako Felipe IV.aren idazkaria.
- Jose Mari Zubia, Aita Mari izenaz ezagutua (1809-1866):itsasgizon eta arrantzalea.
- Angeles Sorazu (1873-1921): lekaime eta idazlea.
- Bonifazio Etxegarai (1878-1956): idazle eta legelaria.
- Julio Beobide (1891-1969): eskultorea.
- Jose María Korta (1944-2000): Gipuzkoako enpresarien elkarteko presidentea. 2000an bonba-auto batez ETAk eraila.
- Jon Maia (1972): bertsolari, musikari eta idazlea.
- Lucia Lacarra (1975): Dantza Klasikoko dantzaria. Dantzaren Sari Nazional irabazi zuen 2005ean.
- Oier Aizpurua (1978): Piraguista. Munduko txapelduna.
- Gotzon Enbil (1977): Zesta jokalaria. Munduko txapelduna 5 urtetan.
- Iñaki Goikoetxea (1980): Zesta jokalaria. Munduko txapelduna 5 urtetan Enbilekin batera.
[aldatu] Kanpo loturak
- Zumaiako udalaren webgunea
- Zumaiari buruzko informazioa
- Zumaiako 'flysch'-ari buruz Berrian argitaratutako artikulua
- Zumaia Arrauna eskuan, gazi-gezak dastatzen Argia astekarian argitaratutak erreportajea (2008-01-20)
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |