Amezketa
Wikipedia(e)tik
Amezketa |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Amezketa | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
||
Posta-kodea | 20268 | ||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera Eremua Biztanleria Dentsitatea |
215 m 20,58 km² 974 (2006) 47,33 bizt/km² |
||
Sorrera | 1615 | ||
Herritarra | amezketar | ||
Alkatea | Julian Sagastume Garmendia (independentea) | ||
Amezketa Aralarko ingurualdean kokatuta dagoen herri gipuzkoarra da, Tolosaldeko eskualdearen hegoaldean eta Txindoki mendiaren magalean kokatutakoa.
Probintziako ekialdean dago, Nafarroako mugan, Tolosatik 12 km-ra eta Donostiatik 36ra dago.
"Euli-herri" ezizenaz ezaguna da tradizionalki.
Eduki-taula |
[aldatu] Herri mugakideak
Iparraldean Alegia eta Orendain, hegoaldean Aralarko mendilerroa, ekialdean Bedaio eta mendebaldean Abaltzisketa mugakide ditu.
[aldatu] Auzoak
Hainbat auzotan banaturik dago, baina garrantzitsuenak lau dira:
- Ugarte (herri sarreran kokatuta dago).
- San Bartolome edo erdigunea (Plazaren inguru guztia).
- Ergoiena auzoa (elizaren inguruan biltzen diren erikuntzek osatua).
- San Martin (Amezketatik 2 km-ra kokatuta dagoen zelaia).
[aldatu] Kultura
[aldatu] Euskara
Oso herri euskalduna izanda, herritar gehienak euskal hiztunak ditugu. Erdialdeko euskararen edo gipuzkeraren aldaera bat jatorriz egiten dute.
[aldatu] Jaiak
- Herriko zaindaria San Bartolome da eta beraz bertako festak abuztuaren 24 (Bartolome Deunaren eguna) inguruan izaten dira. Baina "San Martin" egunean ere festa moduko bat antolatzen da izen bereko auzoan, aipatutako deunaren omenez.
- Ospakizun hauetaz gain, inauterietan, zehazki astelehenean eta igandean, herritarrak etxez-etxe dantzan ibiltzen dira urte askotako ohitura jarraituz.
[aldatu] Amezketar ezagunak
- Fernando Bengoetxea Altuna "Pernando Amezketarra" (1764-1823), plazagizon eta bertsolaria, herrikiderik ezagunena dena. Gaur egun, herriko enparantza nagusiak bere izena daroa.
- Pello Zabala (1943-), fraide, idazle, irratiko aurkezle eta meteorologoa.
- Joxean Tolosa (1955-), pilotari ohia eta Euskal Telebistako esataria.
- Antton Karrera, Ezker Batua-Berdeakeko bozeramailea eta Eusko Legebiltzarkidea 2001az geroztik.
[aldatu] Kanpo loturak
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |