Euskal Herriko historiaren kronologia
Wikipedia(e)tik
Euskal Herriko historia |
![]() |
Historiaurrea eta Antzin Aroa |
Erdi Aroa |
|
Aroa Modernoa |
|
Aroa Garaikidea |
|
Kronologiak |
---|
|
Euskal Herriko historia abiatuko dugu Paleolitikoan (Santimamiñeko garaiak) eta amaitu aro garaikidean, Espainiako Gerra Zibila, ETAren sorrera eta 2006ko su-etenarekin.
Eduki-taula |
[aldatu] Aro zaharra
- 58 Kristo aurretik - Erroman Julio Zesarrek agintzen zuen eta Crassus-ek Akitania hartu zuen. Beranduago, lurralde horrek Novempopulaine, Vasconie, Gascogne... izenak hartu zituen, guztiek euskaraz hain maiz agertzen den hizkia edukita: "eusk-", "ask-",...
- III. mendetik VI. mendera - Euskararen lehen idatziak Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako hitzak dira. Hauek III. mendetik VI. menderarteko hedapena izan dezakete. Bertan ZURI URDIN GORI, EDAN IAN LO, GEURE ATA ZUTAN, URDIN ISAR, IESUS IOSHE ATA TA MIRIAN AMA, IAN ETA EDAN eta IAUN dira aurkitutako hitz batzuk.
[aldatu] Erdi Aroa
- 602 - Euskaldunak Frankoen Akitaniatik bereiztu ziren eta Baskonia-Akitaniako dukerria sortu zuten. Genial galo-erromatarra zen lehen dukea eta Zuberoako euskaldunek Arimbert dukearen soldaduak zanpatu zituzten 635ean.
- 710 - Baskoniako dukerria bereiztu egin zen gainerako Akitaniatik eta Rodrigo godoa Iruñea setiatzen ari zenean arabiarrak Europaren hegoaldetik sartu egin ziren. Arabiarrak aurrera egin zuten Eudon Handiak Tolosako guduan gainditu arte.
- 770. urtearen inguruan Eneko Aritza errege nafarra jaio zen.
- 778 - Karlomagno Zaragozarantz joan zen. Arabiarren eskuetan zegoen lurraldean porrot egin eta itzultzean Iruña suntsitu egin zuen. Euskal armadak oradinean Orreagako guduan izugarrizko jipoia eman zion. Frankoek "Chansons de Roland" izeneko koplatan kantatu zuten gero.
- 824 - Pepin I.a errege frankoa Orreagan gainditu zuten. Baskoien buruzagi Eneko Aritza errege izendatu eta Iruñeko Erresuma sortu zuten.
- 892 - Normandiarrek burua moztu zioten Leon Deunari, euskaldunak kristautzera etorria zen eta Baionan gertatu zen hori. Antso
Gilermo baskoien dukeak normandiarrak betiko bidali zituen eta hegoaldean baskoiak Al-Mansur musulmanarekin borrokan ari ziren.
- X. mendea - Euskarazko lehen esaldi idatziaren testimonioa: "Izioqui dugu" eta "Guec ajutu ez dugu" glosak (bazter testuak) dira, Susoko monasterioan gordeta daudenak, Donemiliaga Kukuilakoan, Errioxan.
- 1004 – Antso III.a Nagusia Iruñeko errege goratu dute. Lapurdiko bizkonderria sortu du bere lehengusu Antso Gilenentzat eta Zuberoa Guillaume Fort kondeordearen eskutan utzi du; bere erret-antolamendu barruan ditu euskaldunak bizi diren lurralde guztiak: Nafarroa (Garaia eta Beherea), Araba, Bizkaia, Errioxa, Gipuzkoa, Lapurdi eta Zuberoa; Gainera, Gaskonia, Aragoi, Gaztela eta Tolosa-ko konderria ere bere menpean ditu.
- 1040an Bizkaiko jaurerriko historia Iñigo Lopez "Ezquerra" lehen jauna.
- 1050-1070. urteen bitartean Maule sortu zuten Akitaniako bizkondeek.
- 1054 – Antso III.aren seme eta oinordeko Gartzia III.a Santxez hil dute Atapuercan, bere anai Fernando I.aren, Gaztelako erregearen, tropek.
- 1151n Baiona igaro zen Ingalaterraren menpe egotera, 1452 arte egoera luzatuz.
- 1164an Nafarroako Erresumak ordezkatu zuen X. mendean sortutako Iruñeko Erresuma.
- 1180 inguru Antso VI. Jakintsu errege nafarrak Donostia hiribildua fundatu zuen.
- 1181ean, urte bat geroago, Antso VI. erregeak berak "Nueva Victoria" hiria fundatu zuen Gasteiz herrixka zaharraren gainean.
- 1191. urte inguruan Antso VII. errege nafarrak berreraiki zuen Donibane Garazi hiribildua Mendiguren gazteluaren babespean.
- 1199. urtean Balmasedako hiribildua sortu zuen Lope Sanchez de Mena jaunak, Bizkaiko hiri zaharrena izanda.
- 1256an Tolosa fundatu zuten.
- 1300. urtean Bilboko hiribildua Diego Lopez de Harok sortu zuen.
[aldatu] Aro modernoa
[aldatu] XVI. mendea
- 1548.urtean Oñatiko unibertsitatea fundatu zuten.
- 1545. urtean, Bernart Etxepare baxenafarrak "Linguae Vasconum Primitiae"' liburu ospetsua argitaratu zuen Bordelen, euskararen historian lehenengoa eta Ipar Euskal Herritar batek idatzitako libururik zaharrena dena. Haren hitzetan: "Berze jendek uste zuten ezin eskriba zaiteien; orai dute phorogatu enganatu zirela"; "Lehen inprimazalia heuskararen hura da".
- 1561eko martxoaren 23an Lope de Aguirre oñatiarra bere burua gaur egungo Peru, Kolonbia eta Txileko printzea aldarrikatzen saiatu zen, Espainiako erregearen aurka altxatuz, Felipe II.aren aurka hain zuzen.
- 1567an, Joan Perez de Lazarraga arabarrak "Dianea eta Koplak" liburua kaleratu zuen Madrilen, orain dela gutxi ezagutu egin dena, Hego Euskal Herriko idazle batek eta gaur egun deitzen den mendebaldeko euskaraz idatzitako libururik zaharrena.
- 1571an Joannes Leizarraga baxenafarrak "Iesus Christ gure iaunaren Testamentu Berria" karrikaratu zuen, Bibliaren lehendabiziko bertsioa euskaraz.
[aldatu] XVII. mendea
- 1643an Axular idazle nafarrak argira eman zuen Euskal literaturaren historian gakoa izan den lana: "Gero".
[aldatu] XVIII. mendea
- 1729an Aita Larramendik "El imposible vencido" argitaratu zuen, euskarazko lehenengo gramatika izan zena.
- 1764an Xabier Munibe kondeak eta Azkoitiako zalduntxoek "Sociedad Bascongada de Amigos del País" Bergaran sortu zuten. Mitxelenaren arabera, hauxe da euskal kulturaren historiako gertaerarik garrantzitsuena.
- 1789. Frantziako Iraultzan, hasien errespetu giroa izanik, laister errepresio handia hasi ziren erabiltzen frantsesa ez zen beste hizkuntzen (patois, dialectes vulgaires) aurka, hau da Frantziako estatuaren hizkuntza gutxituen aurka: euskara, bretoiera, okzitaniera, kataluniera, etab. Orduko testuetan agertzen den bezala: L’ignorance de la langue nationale, c’est trahir la patrie; Jargons barbares et ces idiomes grossiers qui ne peuvent plus servir que les fanatiques et les contre-révolutionnaires!.
[aldatu] XIX. mendea
- 1848an argitaratu zuten lehenengo egunkaria euskaraz, "Uscal Herrico Gaseta", Josepe Agosti Xaho zuberotarraren ekimenaren bidez. Bi zenbaki baino ez dugu ezagutzen.
- 1864ko irailaren 29an Miguel de Unamuno jaio zen Bilbon, Euskal Herriko idazle erdaldunik garrantzitsuena dena.
- 1886ko uztailaren 11an Facundo Perezagua eta Indalecio Prietok fundatu zuten Bilboko "Agrupación Socialista", Euskal Herriko lehen elkarte sozialista izan zena.
- 1895ean Sabino Arana politikari abertzaleak EAJ alderdia abiatu zuen.
[aldatu] XX. mendea
- 1902ko apirilaren 29an abian ipini zituzten Bizkaiko Labe Garaiak, Bilbo eta Ezkerraldeko historia markatuko zutenak.
- 1906ko urriaren 28an Ramon Rubial politikaria jaio zen Erandion, PSOEren presidentea izan zena.
- 1918an Euskaltzaindia sortu zuten, euskal hizkuntzaren akademia.
- 1930ean Athletic Club futbol talde bizkaitarrak bere historiako lehen liga lortu zuen.
- 1933ko azaroaren 5ean Euskadiko estatutua onartu zuten referemdun bidez.
- 1936ko urriaren 7an Jose Antonio Agirre politikari bilbotarra lehendabiziko lehendakari bihurtu zen. Eusko Jaurlaritzak euskera hizkuntza ofizial izendatu zuen Estatutuan.
- 1937ko apirilaren 26an Alemaniako aire armadak, Francoren aginduz, Gernika ia guztiz suntsituz.
- Ekainaren 19an Francoren ejerzitoak Bilbo bereganatu zuen, "Burdinezko Gerrikoa" deituriko defentsa-sistema suntsitu ondoren.
- 1957an "Leturiaren egunkari ezkutua" liburua kaleratu zuen Txillardegik, aurreko narratibaren tradizioarekin apurtu zuen lana.
- 1964an Gabriel Aresti "poeta hiritar" bilbotarrak argitaratu zuen "Harri eta Herri", euskarazko poesiaren historian liburu iraultzailea izan dena.
- 1965ko azaroaren 1ean Durangoko Azokaren lehenengo aldiz antolatu zuen Gerediaga Elkarteak, urte hartan berean Durangaldean sortu zutena.
- 1966an "Ez Dok Amairu" taldea sortu zuten, euskal kulturan gaur egun hain ezagunak diren Benito Lertxundi, Mikel Laboa eta Xabier Letek, besteak beste, osatutakoa.
- 1968ko ekainaren 7an, Xabier Etxebarrieta ETAkidea hil zuen Goardia Zibilak.
- Ekainaren 7an ETAk erail zuen Jose Pardines goardia zibila, erakundeak eragindako lehen hildakoa izan zena.
- Urte hartan bertan, Arantzazuko Batzarrean hasi zen Euskara batua sortzeko prozesua.
- 1977an: euskal izenak legalak (Franco diktadorea hil eta bi urte geroago). Hortik aurrera euskal kultur adierazpenak hasiko zituzten legeztatzen.
- 1978an Herri Batasuna alderdia sortu zuten Lekeition.
- 1981ko apirilaren 26an Real Sociedad futbol talde gizpuzkoarrak bere historiako lehen liga eskuratu zuen.
- 1982: Euskararen Normalizazioaren Legea (EAEn). EiTBk urte hartan ere emisioak hasi zituen. Ikastolak berriro abian ipini zituzten.
- 1983ko abuztuaren 27an uholde larriek probintzia astindu zuten, bereziki Nerbioi ibarreko herriak kaltetuz (Bilbo, Galdakao, Arrigorriaga eta Basauri).
- Urte hartako urrian, GAL erakundeak bere lehenengo biktimak erail zituzten: Joxean Lasa eta Joxeina Zabala.
- 1986ko irailean Carlos Garaikoetxeak EA alderdia sortu zuen, EAJtik banatu ondoren.
- 1988an Bernardo Atxagak “Obabakoak” argitaratu zuen. Urte bat geroago, Espainiako Literatur Sari Nazionala lortu zuen, euskal idazle batek erdiesten zuen lehenengo aldia izanda.
- 1991n Miguel Indurain txirrindulari nafarrak Frantziako Tour irabazi zuen lehen aldiz. Beste lau aldiz irabaziko zituen aurrerantzean.
- 1996ko irailaren 9an Oskorri musika talde tradizional baina berritzaileak 25. urteurrena ospatzeko kontzertua egin zuen Getxon.
[aldatu] XXI. mendea
- 2001ean Unai Elorriagak "SPrako tranbia" kaleratu eta, urte hartan bertan, Espainiako Sari Nazionala eskuratu zuen, euskarazko bigarren idazle holakorik lortzen bihurtuz.
- 2003ko otsailaren 20an, Del Olmo epaileak eta orduko Espainiako Gobernuak agindu zuten "Euskaldunon Egunkaria" ixtea, oraindik argitu ez dituzten akusazio batzuengatik.
- Otsailaren 22an Donostian manifestazio erraldoia burutu zuten Egunkariaren aurkako erasoa salatzeko, historiako handienetarikoa.
- Ekainaren 21ean "Berria" egunkariak lehen zenbakia kaleratu zuen, Egunkaria ordezkatuz.
- 2005eko irailaren 22an "Aupa Etxebeste" filma estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian, aspaldiko partez zinemaratutako lehenengo euskarazko film luzea.
- Urriaren 13an "Kaukasiar kreazko borobila" antzerkian estreinatu zuten Izpuran, inoizko antzezlanik handiena Euskal Herrian, Itxaro Bordak euskaratutako Bertolt Brechten lana.
- 2006ko martxoaren 22an ETAk su-etena aldarrikatu zuen.