Gautegiz-Arteaga
Wikipedia(e)tik
Gautegiz-Arteaga |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Gautegiz-Arteaga | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Busturialdea |
||
Posta-kodea | 48014 | ||
Koordenatuak | -43º 20' I - 2º 39' M | ||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
- m 13,57 km² 882 (2006) 64,04 bizt/km² |
||
Herritarra | arteagatar | ||
Alkatea | Miren Arantza Madariaga Aberasturi EAJ | ||
[{{{webgunea}}}] | |||
Gautegiz-Arteaga Bizkaiko Busturialdea eskualdeko udalerria da. Oka ibaiaren ekialdean kokaturik dago. 2005. urtean 869 biztanle zituen.
[aldatu] Inguru naturala eta Klima
Iparraldean Ibarrangeluko udalerriarekin egiten du muga, mendebaldean Oka ibaiarekin, eta hegoaldean Kortezubiko udalerriarekin. Udalerri hau Urdaibaiko biosferaren erretserbaren barnean aurkitzen. Herria errepidearen bi alboetan zehar hedatzen da, bertan pilatzen dira biztanle gehienak.
Gautegiz-Arteagako klima ozeaniko hezea da, korrente bero baten eraginarekin, eta urte osoan zehar temperatura lasaiekin. Ipar eta Iparmendebaldeko haizeak ohikoak dira urte osoan zehar. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Itsasoko brisek tenperaturetan eragina dute urte osoan, eta barrukaldeko beroak nekez iristen dira kostaldera udan.
[aldatu] Auzoak
Herriaren erdigunea Zelaietako auzoan aurkitzen da, bertan daude udaletxea, eliza eta Herriko Plaza. Horrez gain, erdigunetik bananduta hainbat auzo desberdin daude, adibidez:
Basetxeta, Isla Goikoa, Isla Bekoa, Muruetagane, Orueta eta Tremoia
[aldatu] Monumentuak
Gautegiz-Arteagako eraikinik garrantzitsuena "Arteagako dorrea" da. Erdiaroko dorretxe baten hondarren gainean berreraiki zen, Eugenia Montijokoaren aginduz. Gaur egun, Arteagako dorretxean jatetxe eta hotel txiki bat daude.