Zornotza
Wikipedia(e)tik
Zornotza |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Amorebieta-Etxano | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Durangaldea |
||
Posta-kodea | 480xx | ||
Koordenatuak | - | ||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
119 m 58,46 km² 17.112 (2006) 287.38 bizt/km² |
||
Herritarra | zornotzar | ||
Alkatea | David Latxaga (EAJ) | ||
http://www.amorebieta.net/ | |||
Zornotza (Euskaltzaindiak onartutako izena) edo Amorebieta-Etxano (izen ofiziala) Bizkaiko erdialdean kokatuta dagoen udalerria da, Durangaldea, Arratia, Nerbioi ibarra eta Busturialdea eskualdeen artean.
Mugakideak hauexek ditu: Iparraldean, Morga, Muxika eta Gorozika auzoa (bertakoa); Hegoaldean Iurreta eta Dima; Ekialdean Ibarruri auzoa (Muxika) eta Durango eta Mendebaldean Larrabetzu, Galdakao eta Lemoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Datu orokorrak
- Amorebieta-Etxanok 16.821 biztanle ditu (2005), 277.8 bizt./km²-ko dentsitatearekin. Hazkunde nabarmena eduki zuen 60-70. hamarkadetan, industrializazio prozesuagatik, biztanlegoa bikoiztuz (1960: 8.346 biztanle; 1978: 15791 biztanle).
- Auzoak: Amorebieta (Zornotza)ko eleizaldeak du burutasuna, udaletxea eta biztanle gehienak (%86a). Beste auzoak: Astepe - Autzagane - Berna - Bernagoitia - Boroa - Etxanoko eleizaldea - Euba - Montorra - Orobios eta San Migel.
[aldatu] Inguru naturala
- Ibaizabal ibaiak udalerria zeharkatzen du eta ondoko mendiek inguratzen ditu: Betzuenburu (792 m.), Kañometa (760 m.), Gorritxueta (757 m.), Belatxikieta (662 m.), Bizkargi (563 m.), Urrimendi (425 m.), Arrezuriaga (329 m.) edo Torreburu (326 m.).
- Urkiolako Parke Naturala: 5.958.3 hektarea-ko zabalera dauka, eta Zornotza udalerria barne hartzen du.
[aldatu] Kultura
- Zornotza Aretoa: Kultur gune hau 1994an ipini zuten martxan, antzerkiari lekua emanez bereziki.
- Lauaxeta Ikastola: Euskal Herriko handienetarikoa da, San Migel auzoan kokatua.
[aldatu] Historia
- XII. mendean Zornotzako leinuatarrek (Salcedo-Aialatarren ondorengoak) ingurualdea populatu zuten, lekuari izena emanez. Izan ere, Pedro García de Salcedori eman zioten opari Navas de Tolosako gudaldian izan zuen partehartzearen esker onez.
- XIX. mende arte Zornotza eta Amorebieta izenak batera erabili izan dira, parekideak izanda.
- 1950. hamarkadan Amorebieta-k (Zornotza) eta Etxano-k bat egin zuten.
[aldatu] Pertsonai ospetsuak
- Xabier Amuriza (1941-), bertsolaria.