Leioa
Wikipedia(e)tik
Leioa |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Leioa | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Bilbo Handia |
||
Posta-kodea | 48940 | ||
Koordenatuak | |||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
50 m 8,6 km² 29.100 (2006) 3.355,58 bizt/km² |
||
Herritarra | leioatar | ||
Alkatea | Karmelo Sáinz de la Maza (EAJ) | ||
www.leioa.net | |||
Leioa Bizkaiko udalerria, Bilboko metropoliko eskualdean dagoena. 8,6 km karratuko azalera du eta 28.858 lagun bizi dira bertan (INE 2005). Dentsitatea: 3.355,58 hab./km².
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta klima
Leioa Bilbo Handian kokaturik dago, itsasadarraren eskuinaldean. Iparraldean Getxorekin egiten du muga, ekialdean Erandiorekin, eta hegoaldean Ibaizabal ibaiarekin. Herriaren erliebea laua da, 100 metrora heltzen diren mendixka batzuk baino ez daude.
Leioa Txorierriko korridoreak zeharkatzen du. Herriaren erdigune eta udaletxea autobide honen inguruan garatu da, hala ere, bananduriko beste hainbat auzo daude.
[aldatu] Auzoak
- Zuatzu, Peruri, Sarriena, Santsoena eta Lertutxe
- Tellería, Basáñez, Artazagane eta Aldekoane
- Artatza, Elexalde, Udondo, Mendibile, Mendibilbarri (bukatzear dago) eta Santimami
- Pinueta, Lamiako (momentu honetan birmoldaketa betean), Txopoeta, Ondiz, Txorierri, Aketxe eta Ibaiondo
[aldatu] Demografia eta biztanleria
Leioak 29.000 biztanle inguru dauzka gaur egun. Urteetan zehar, Bilbo eta inguruko herrietako hainbat biztanleren jomuga izan zen Leioa, eskaintzen zituen etxebizitza prezio merkeagoengatik. Horrez gain, garatu zen industriak Espainiar estatutik hainbat pertsonen etorrera eragin zuen.
Gaur egun, biztanleriaren hazkundea motelduz joan da, etxebizitza garestiagoak eta eraikitako hauen kopurua gutxitu egin delako. Dena den, etorkizunari begira milaka etxe berri eraikiko dira Lamiako eta Udondoko auzoetan.
[aldatu] Ekonomia
Herriaren sektore industrial nagusiena, zerbitzuena da. Hala ere, urteetan zehar garaturiko hainbat industria ezberdin daude, Altzairu, kimika, mekanika, beira eta elikadura industria.
[aldatu] Zerbitzuak
Udalerri honetan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Campus nagusia dago kokaturik (baita Errektoregoaren Egoitza). Bertan Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Arte Ederretako Fakultatea, Unibertsitateko Lan Harremanen Eskola, Unibertsitateko Erizaintza Eskola, Ostalaritza Eskola dira.