Mungia
Wikipedia(e)tik
Mungia |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Mungia | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Mungialde Uribe kosta |
||
Posta-kodea | 48100 | ||
Koordenatuak | |||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
100 m 52,12 km² 15.104 (2006) 285,53 bizt/km² |
||
Herritarra | mungiarra, mungitarra | ||
Alkatea | José Antonio Torrontegui (EAJ) | ||
www.mungia.org | |||
Mungia Bizkaiko udalerria da. Mungialdeko eskualdeko hiriburua da. 14.000 inguruko biztanleria du. Mungia itsasotik 20 metroko garaieran dagoen eremu zabala da. Sollube (684 m) eta Jata (592 m) mendiez gain, baditu hainbat sakonune eta mendixka; besteak beste Gondramendi (217 m), Tallu (342 m) eta Berreaga (366 m).
Hauek Butroi ibaiaren ibarra inguratzen dute. Ibai hau Bizkargi (536 m) mendian sortu, Mungiatik igaro eta Gaminiz badian isurtzen du ura. Baina hau ez da alde honek duen ur-etorri bakarra; badira inguruan makina bat errakatxo eta iturri Butroi ibaiaren ibaiadarrak direnak, Atxuri, Trobika, Lauromendi, Atebarri edo Mantzorriko erreka esaterako, antzina 20 errotari eragiteko gauza zirenak.
[aldatu] Inguru naturala
- Iparraldean Bakio eta Bermeo
- Hegoaldean Derio, Zamudio eta Gamiz-Fika
- Ekialdean Meñaka eta Gamiz-Fika
- Mendebaldean Loiu, Gatika eta Jatabe
Muga hauen barruan sortzen den eskualdeak Mungiaz gain, Arrieta, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Jatabe-Maruri, Meñaka, Fruiz eta Bakio udalerriak ditu. Orain gutxira arte, Mungiak beste herri batzuek legez, bazituen ondoko udalerrietan hainbat barruti. Hauek hurbilen zeukaten udalerriaren esku geratu dira, kostaldeko Basorda kasu.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
2002ko urtarrilaren 1ean, Mungiak 14.052 bizilagun zituen, hauetatik 6.898 gizonezkoak eta 7.144 emakumezkoak.
Mungiako biztanleriak etengabeko hazkundea izan du, 80ko hamarkadaren hasieran jasandako geldiune laburra izan ezik. Hazkunde hau azken urteotan bizkortu egin da Euskal Herriko toki ezberdinetatik etorri eta herrian finkatu diren pertsona multzoari esker; baita hazkunde begetatiboaren portzentaia altuari esker ere.
Honek guztiak populazioaren %21 20 urtetik beherakoa izatea eragin du. Mungiako bizilagunetatik %43 oinarrizko ikasketak egiten ari da edo egin ditu, %14k profesional erako ikasketak ditu, %24k bigarren mailakoak edo erdi mailakoak eta %11k goi mailakoak.
Hizkuntzari dagokionez, euskaldun kopuru handia duen eskualdea da; bizilagunen %26 gastelaniaduna da, %16 ia euskalduna, %58 euskaldunak dira, azken hauetako %67 alfabetatuak dagoelarik.
Azken urteotan, Mungia jatorri askotako jendearen bizileku suertatu da, besteak beste Ipar Afrikatik eta Hego Amerikatik etorritakoak. Hauek normaltasun osoz egokitu dira eguneroko bizitzara.