Elantxobe
Wikipedia(e)tik
Elantxobe |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Elantxobe | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Gernika-Bermeo |
||
Posta-kodea | 480xx | ||
Koordenatuak | -43º 24' I - 2º 38' M | ||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
- m 1,9 km² 444 (2006) 240 bizt/km² |
||
Herritarra | elantxobetar | ||
Alkatea | {{{alkatea}}} | ||
[{{{webgunea}}}] | |||
Elantxobe Bizkaiko Gernika-Bermeo eskualdeko udalerria da.2005. urtean 456 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta Klima
Elantxobetik iparraldera Bizkaiko Golkoa aurkitzen da, eta hegoaldean Ibarrangeluko udalerria. Erliebe malkartsuko herria da eta edertasun handikoa, turista askok bisitatzen dute urtero. Ogoño mendiaren ekialdeko magalean 150 metroko altueratik itsas mailaraino iristen da, bertan arrantza portua kokatzen delarik.
Horrelako erliebe malkartsuarekin, errepide bi baino ez daude, bata Ibarrangelutik portura doana, eta bestea herriaren erdigunera doana. Herriaren erdigunean 1990. urtean Bizkaiko foru aldundiak Elantxobe Bilborekin lotzen duen Bizkaibus autobus lineak buelta emateko maniobrak eman ahal izateko plataforma bat eraiki zuen.
[aldatu] Klima
Elantxobeko klima ozeaniko hezea da, korrente bero baten eraginarekin, eta urte osoan zehar temperatura lasaiekin. Ipar eta Iparmendebaldeko haizeak ohikoak dira urte osoan zehar. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Itsasoko brisek tenperaturetan eragina dute urte osoan, eta barrukaldeko beroak nekez iristen dira kostaldera udan.
Ogoño mendira doan bide bat bada, Elantxobeko kanposantua aurkitzen den tokian. Kanposatua, hiriaren goikaldean aurkitzen da. Portura doan errepidetik harrizko hondartza batera joan daiteke Lapatza deritzona. Ibarrangelu eta Eak ere badute izen bereko harrizko hondartza bana.
[aldatu] Historia
1527. urtean sortua Ibarrangeluko portu moduan, garrantzia izan zuen, portu eta defentsarako postu bezala. 1858. urtean Ibarrangelutik banandu eta udalerri independiente bilakatu zen.
XX. mendean hirira egondako migrazioek herriaren biztanleria asko murriztu zuten. 1900. urtean Elantxobek 1.200 biztanle izan zituen arren, ondorengo urteetan Bilbora eta Gernikara joan ziren Elantxobetar asko, etorkizun hobe baten bila, Euskal Herriko hainbat herrietan gertatu bezala.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
Biztanleriaren bilakaera | ||
---|---|---|
Errolda urtea |
Biztanleria | |
|
||
1857 | 967 | |
1860 | 1.148 | |
1877 | 1.418 | |
1887 | 1.203 | |
1897 | 1.167 | |
1900 | 1.199 | |
1910 | 1.197 | |
1920 | 1.177 | |
1930 | 1.105 | |
1940 | 964 | |
1950 | 901 | |
1960 | 817 | |
1970 | 759 | |
1981 | 578 | |
1986 | 574 | |
1991 | 550 | |
1996 | 510 | |
2001 | 457 |
XX. mende hasieraran, Elantxoben mila biztanletik gora bizi ziren. Ondorengo hamarkadetan ordea, pixkanaka beherantz joan zen biztanleria, migrazioek eraginda. Joera hori Gerra Zibilaren ondoren indartu zen. Biztanleria %60 jaitsi da mendea hasi zenetik. Azken urteetan biztanle kopurua mantenduz joan da, 450 biztanle inguruko mailan. Horrela, gaur egun, herriak 500 biztanle baino gutxiago izan.
Elantxobek uda garaian biztanleria hirukoiztu egiten du, ondoko Ibarrangeluk bezala. Pertsona askok, Elantxoben dute euren "udako etxea". Biztanleriaren egiturari dagokionez, adin nagusiko biztanleria da nagusi, zahartze prozesua nahiko nabarmena izan delarik.
Elantxobek leku falta larria dauka, horrez gain, herriak daukan erliebe malkartsuak, zail egiten du etxebizitza berrien eraikitzea posible izatea. Horrela, biztanle berriak erakarri ahal izatea ia ezinezkoa da, etxebizitza berriak eraikitzea neketsua izatean.