Zeberio
Wikipedia(e)tik
Zeberio |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Zeberio | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Arratia-Nerbioi |
||
Posta-kodea | 48xxx | ||
Koordenatuak | - | ||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
125 m 47,87 km² 1.050 (2006) 21,45 bizt/km² |
||
Herritarra | zeberiotar | ||
Alkatea | Humberto Perea Añibarro (EAJ) | ||
www.zeberio.net | |||
Zeberio Bizkaiko udalerria da. Bi mendilerroren artean kokaturiko haran bat da eta 47,87km²-ko zabalera dauka. Ekialdetik mendebaldera, Zeberio ibaiak zeharkatzen du, Nerbioi ibaian amaitu arte. Beste herri mugakideak hauek dira: iparraldean Ugao-Miraballes, Arrigorriaga, Zaratamo, Galdakao, Bedia eta Igorre; hegoaldean Orozko; ekialdean Arantzazu eta Artea; eta mendebaldean Ugao-Miraballes eta Arrankudiaga. Auzo txikiez osatutako herria, Zubialde auzoa du handiena eta udaletxea bertan dago kokaturik. 1.028 bizilagun ditu (2004ko errolda).
Biztanleen %90a euskalduna da eta bertan mendebaldeko bizkaieraz berba egiten da orokorrean.